Mezu ezagunak

Zergatik pentsamendu tailerra?

Pentsamendu tailerraren jaiotza azaltzea gauza erraza da: Donostiako filosofia fakultatean "Ikasleen mintegi" bezala jaio zena Oriora ekarri da. Gauza orokorra, inolaz ere orokorregia.

Ikasleen mintegian egiten zen moduan, betiko adituei ahotsa eman beharrean jende gazteari eman nahi zaio ahotsa gehienbat, nahiz eta edonork parte hartu dezakeen. Gai baten sakonketarako ez da beharrezkoa hizlariak ikerketa sendoak, unibertsitate ikasketak, esperientzia luzea... delakoa izatea. Aitzitik. Azaleko jakinduria bat nahikoa izan daiteke gai baten inguruko pentsamendua lantzeko.

Eta hori da helburu nagusia. Ziur gaude Orion eta inguruan jakin-mina ez dela falta, ekarpenak egin nahi dituen gazte asko dagoela, agian lasai hitz egiteko eta bere ideiak plazaratzeko gunea aurkitzen ez duena. Eremu hori bete nahi du pentsamendu lantegi honek.

Helburu nagusia, beraz, tailerrak kontzeptu batzuetara sarrera gisa balio dezan da, oinarrizko baliabide batzuk eskaini ditzan. Adibidez, Etxeluze gaztetxean umoreari buruzko solasaldia egin genuenean, lanketa oinarrizkoa umorea pentsatzeko balio dakizkiguten kontzeptuak ezagutzera ematea izan zen. Duela gutxi egon ginen Sergio Villarrekin emozioen inguruan hizketan, eta dinamika berdina garatu genuen, nahiz eta biek soilik hitz egin. Sergio, gaia ezagutzen duena, hizlari nagusia izan zen, gaiaren inguruko ahalmendua. Tailerraren ekarpena kontzeptu berri hoiek lantzeko dinamika bat sortzea da: solasaldia.

Haatik, garbi esan behar da pentsamendu tailerrak ez dituela bertara eramaten diren auziak konpontzen. Halako helburu bat arrotza zaigu, ez dugu aintzat hartzen... Esan dezakeguna tailerrak irauten duen ordu eta erdian kontzeptu berriak ezagutu daitezkeela, eta haien inguruko iritzi ezberdinak balioztatu. Solasaldiaren dinamikan, beraz, bakoitzak bere iritziak hitz berriz esaten ikas dezake, eta iritzi propioak distantzia batetik ebaluatzen.

Ez dago, beraz, egia absoluturik: pentsamendua garatzen luzera lagundu dezaketen baliabideak baizik. Hori eskaini nahi du pentsamendu tailerrak!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina