UMOREARI
BURUZ
Maddi
Nazabal Etxebeste
Agustin
Arrieta Urtizberea
Orio,
2020ko otsailaren 28a
Pentsamendu tailerreko lehen saioan Agus eta Maddik umoreari buruzko auzi garrantzitsuenak aurkeztu zituzten. Hemen duzue landu ziren gaien inguruko eskema, Agusek egun batzuk beranduago bidali ziguna. Bertan duzue aurkeztu zutenaren eskema. Gainera, tailerrean landu genituen beste puntu batzuk gehitu zaizkie eskemari:
0. SARRERA
Umorea auzi zaila
da. Alderdi asko katramilatzen direlako. Galdera asko sortzen dira umorearen
auzian sakontzen dugunean, eta galdera horiei aurre egiteko tresnak behar dira.
Filosofian proposatu dira batzuk.
Aurkezpenaren
ikuspuntua filosofikoa izango da: ez antropologikoa soziologikoa edo
psikologikoa. Ikuspuntu horiek oso zilegi eta interesgarriak dira, baina
desberdinak (eta elkarren osagarriak).
Orokorrean,
umoreari buruz hitz egitean diseinatutako edo (gutxi gorabehera) prestaturiko
umoreaz arituko gara, ez hainbeste ustekabean sortzen den umoreaz (Orion, Ximelen
kontakizuna hileta elizkizunei buruz: umorea da, baina ez da diseinatutakoa,
ustekabekoa baizik) Bereizketa hau (diseinatutako eta ustekabeko umoreen
artekoa) pentsatu behar da.
1. ZER DA UMOREA?
Umoreak egoera
psikologiko berezi bat piztu behar du hartzailearengan: entretenimendu
komikoa deritzona. Pieza bat umore-pieza bat da hartzailearengan aipatu egoera
psikologiko hori pizteko gauza denean (pieza bat ez da umorezkoa berez, hau da,
umorerik ez dago hartzailearen erreakzioa aintzat hartu gabe).
Umorea zerk
sortzen du: Umorea eta kongruentziarik eza. Umorea kontsolamendu eta terapia gisa.
Umorea nagusitasun erakustaldi gisa. Umorea...
Gure ustez umore
mota gehien biltzen duen ezaugarria inkongruentzia da: bizitza zeharkatzen
duten arautxoak (ohiturak, egunerokoak, arauak, erregelak, ohiko jokabideak,
normaltasuna, estereotipoak) agerian jartzen dira umorean eta aldi berean haiekin
talka egiten duen zerbait proposatzen da. Talka horrek entrenimendu komikoa eragiten
du hartzailearengan. Adibiderik errazena: Chaplinek zenbat aldiz egiten du
estropezu!!! Estropezuak apurtzen du ibilera “normala”. Hori inkongruentzia
mota bat da, oso basikoa.
2. UMOREA
EBALUATZEKO BIDEAN. LEHENIK ETA BEHIN UMOREAREN INTERPRETAZIOA
- Testuingurua: Ion
Arretxeren tortura kasua, kontzentrazio-esparruetako juduen umorea.
Testuinguru-gabetzearen arriskuak (Sare sozialak)
- Fikzioa:
Bertsolariaren kasua, txotxongiloak… Denok uste dugu fikzio testuinguruak
bereziak direla. Zergatik? Fikzioan esaten edo egiten duzunarekin ez dago konpromisoa
(ez du zertan egon).
3. MUGA
ETIKO-POLITIKOAK
3.1. 2-n esandakoa
kontuan hartuz, umorea ebaluatzen da testuinguru batean: nork, non,
noren aurrean... Umore mota bat orokorrean negatiboki (edo positiboki) ebaluatzea
(esaterako, emakumeen gaineko estereotipoak erabiltzen dituen umorea orokorrean
negatiboki ebaluatzea) ez da egokia. Estereotipoak arautxoak dira,
generalizazioak dira, eta txiste batek testuinguru zehatz batean agian
erakutsi nahi du estereotipo horrek duen arazoren bat (inkongruentziaren bat). Hau
da, estereotipo arriskutsua kritikatzeko erabil daiteke umorea. Hortaz, kritika-zentsura
aleka (testuinguru bati atxikita) egin behar da
3.2. Adierazpen
askatasuna maximizatzeko joera edo nahia babestu nahi dugu.
Baina adierazpen
askatasuna beste balio etiko-politikoekin josi behar da: justizia, eskubideak
…
Adierazpen askatasunaren
eta bestelako balio politikoen arteko talka gertatzen denean kontuz! Noiz
gertatzen da talka? Testuinguru batzuetan, talde ahulak, estereotipo negatiboak
gorroto-hizkuntzaren parte (propaganda) bilakatzen dira… Adibide gordin bat:
juduen aurkako nazien kanpaina. Han egiten zen umorea propagandaren baitan
ulertu behar da, eta helburua juduen eskubideak ezerezean uztea zen…
ORIOn planteatu
zen adibide egoki bat ideia hori irudikatzeko: eskolako gela batean, ikasleek
(ikasle gehienek) txisteak eta txisteak egiten dituzte ikasle baten kontura. Kasu
hori propaganda kasuaren antzekoa da. Kasu horretan umoreak kalte egiten du,
mina ematen du, injustizia sortzen du. Zentsuratzeko kasua izan daiteke
(irakasleak esku hartu behar du).
Galderak: antzeko
egoera identifikatu daiteke emakumeen kasuan edo homosexualen kasuan edo…
Galderak: umorea
estereotipoen garraio-bidea al da?
Estereotipoak
garraiatzea, estereotipoak erabiltzea, beti txarra al da?
Estereotipoen
gaineko gogoeta beharrezkoa da: zer dira, nola eragiten duten gure
jokabideetan. Estereotipoen alderdi epistemiko eta etikoak...
4. ONDORIOAK
Kritikari beti ireki
behar zaio atea (hori adierazpen askatasunaren parte da). Baina gauza bat da
kritikatzea, non parte guztiek esku hartzen duten, eta beste gauza bat da
zentsuratzea.
Horrela, kritikaren
eskutik, gustuaren eta umore senaren
eboluzioa gerta daiteke (baikorrak bagara, eboluzio hori onerako izango
da). Martes y Trece-ko kidearen kasua.
5. ADIBIDEAK/EZTABAIDAK
(Ion Arretxe, Viktor Frankl, Tarantino kkk…) ADIBIDE BERRIAK, UMORE BELTZA
ERANSTEKO
A. “Autobus transfoboaren kasua”
umorearen auzira eraman. Pentsa dezagun umore-saio transfoboaren aurrean
gaudela. Zer egin? Zentsuratu? Kritikaren bidez aurre egin?
B. (hau ez genuen Orion aipatu) Feministek (XX.
mendearen 70eko hamarkadan) proposatu zuten pornografia zentsuratzea edo
arautzea. Zergatik? Pornografia propaganda mekanismo gisa uler zitekeelako,
emakumeen ikuspuntutik (talde ahul baten ikuspuntutik) estereotipo kaltegarriak
hedatzen zituelako gizartean barrena...
Beste feminista
batzuek diagnostiko hori onartzen bazuten ere, zentsuratzearen aurka agertzen
ziren, adierazpen askatasunaren izenean. Zer proposatzen zuten? Ba (i) pornografia
alternatiboak (berdintasunean oinarritzen direnak) eta (ii) jarrera kritikoa (Hezkuntza sisteman
lan handia eginez, noski) pornografia sexistaren aurka.
Eztabaida hori
eraman al daiteke umorearen kasura? Bai/Ez?
(Antzekoa esan
daiteke publizitatearen inguruan? Askotan eskatu da publizitate sexista arautzea...)
ERREFERENTZIAK
Arrieta
Urtizberea, Agustin (2019), Gogoeta-bide irekiak. EHU-ko argitalpen
zerbitzua. (Umoreari eta adierazpen askatasunari buruz, 1.3 eta 1.4
kapituluak.)
Nazabal Etxebeste,
Maddi (2017), Umoreaz. Umorearen mugak. Filosofiako Gradu Amaierako
Lana. Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultatea (EHU).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina